Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

..... Ni NeU ....

05/11/2008 GMT 1

Hezkuntza Baliabideak Hausnartzen

nereacastillo @ 22:33

 Nire 4.lan praktikoa hasteko, ikusitako esteka guztien artean, hezkuntzarako baliagarrienak eta interesgarrienak iruditzen zaizkidanak aipatuko ditut eta hauek aukeratzearen zergatia azaltzen saiatuko naiz.

http://estimulacionydesarrollo.blogspot.com/search/label/an??cdotas%20de%20los%20peques

Esteka hau oso baliagarria iruditzen zait edozein irakaslerentzat. Honetan, haur txikiei buruzko artikulu ezberdin asko aurkitu ditzakegu; hala nola, psikologiaren inguruko artikuluak, osasunari buruzko artikuluak, etab. Web-gune honen bidez, haur txikiekin aritzen diren irakasle askok problema askorentzako irtenbidea aurkitu dezakete. Honetaz gain, artikulu huetan guztietan agertzen den informazioa ezinbestekoa iruditzen zait irakaslez gainera hezitzaile bezala aritzen diren pertsonentzat, nahiz eta hauek hezitzaile bezala dituzten jakinminak parekoak izan.

http://www.youtube.com/watch?v=Cr7xp1MUxu8&mode=related&search

Bideo honen bitartez, teknologia berriek haur elbarrituekin egokitzeko modua aurkezten du. "Diskar" fundazioak ikasketarako zailtasunak dituzten umeentzat, hezkuntzako proiektu bat diseinatu zuen eta proiektu hau bideo honen bitartez aurkezten da. Bideo hau aukeratzearen zergatia hurrengo da: Oso garrantzitsua iruditzen zait horrelako proiektuak aurrera eraman ahal izatea, horrela gizartean baztertuak dauden pertsonak bertakotu ditzakegu eta haiek hain garrantzitsuak diren gaur egungo teknologiak menperatzen ikasiko dituzte.

http://marenas.wordpress.com/2007/10/19/atencion-educativa-para-alumnos-de-origen-extranjero/

Jakin badakigu, gaur egun gure gizartean gero eta gehiago ematen dela "emigrazioa" deituriko fenomenoa. Gainera, gero eta gehiago dira haien seme-alabak eskolaratzen dituzten emigranteak. Beraz, gaur egungo edozein irakaslek formazio jakin bat izan behar du honen inguruan, kultura ezberdineko ikasleak klase berberan izango ditu eta teknika jakin batzuk erabili beharko ditu guztiak berdin tratatzeko. Hau guztia esan eta gero, goian jarritako esteka oso egokia iruditzen zait, baliagarria izan daitekeelako egoera hau duen edozein irakaslerentzat eta lagungarria izan daiteke inolako arazorik badago, irtenbidea aurkitzeko.

http://webpages.ull.es/users/manarea/investec/

Esteka hau "La Laguna" unibertsitateak sortutako web-gunea da. Hau aukeratzea garrantzizkoa iruditu zait, hezkuntza teknologiaren inguruan informazio asko ematen duelako. Alde batetik, hezkuntza teknologiaren garapena azaltzen du, irakasleendako material gida bat bezala aurkezten du, gainera hezkuntzaren teknologian izandako garapena aztertzen du.

 Jarraian garrantzizkoak iruditzen zaizkidan hiru esteka aipatuko ditut:

http://www.consumer.es/educacion/ Esteka hau, consumer-ek sortutako web-gunea da eta honetan hezkuntzaren inguruan informazio asko luzatzen du: bai bekeei dagokionez, bai unibertsitatei dagokionez,etab.

http://www.elkarrekin.org/taxonomy/term/3 Hemen, hezkuntza web-gune asko aurkitzen ditugu, bai euskaraz eta gaztelaniaz eta hezkuntzarekin harremana handia duten helbideen estekak aipatzen ditu.

http://www.hezkuntza.coop/ Esteka hau hezkuntza kooperatiben web-gunea da eta eta hemen honen inguruan informazio guztia luzatzen du.

30/10/2008 GMT 1

Zer da wiki bat?

nereacastillo @ 22:23

Wiki bat, web-gune bat da, eta honetan aurki ditzakegun web orrialdeak erabiltzaile askorengadik aldatuak edo sortuak izan daitezke. Erabiltzaile ezberdinek testu bera konpartitu dezakete eta erabiltzaile hauek testua aldatu sortu edo ezabatu dezakete. Testu hauek edo wiki orrialdeek izenburu bakarra dute. Wiki baten izenburua edozein orrialde "wiki-an" idatziz gero, hau automatikoki esteka batean bihurtzen da eta web-gunera eramaten zaitu.

Orain arte, web-gune hauen bitartez sortutako entziklopediek izan dute ohiartzun gehien eta hauen barne dago "wikipedia" deiturikoa.
Gainera, orain arte sortutako wiki gehienek, historial bat dute, zeinetan wikiak izandako aldaketa guztiak agertzen diren eta aldatuak izandako testuak errekupera ditzakezu.

Lehenengo wikiwikiweb-a, Ward Cunninghamek sortu zuen, 1995.urtean.
Wikiren abantaila nagusia zera da: webguneak modu azkarrean sortu eta hobetu daitezkeela. Honekin jende askok testuaren edo informazio baten sorreran parte hartzea eragiten du, ez beste web-gune batzuetan bezala, erabiltzaileek ezin dituztela inolako ekarpenik egin.

23/10/2008 GMT 1

Hezkuntzarako Teknologia

nereacastillo @ 16:02

Hasteko, esan beharra dago, sarrera berri honen bitartez, Hezkuntzarako Teknologiaren inguruan aipagarriak iruditzen zaizikidan estekak, testuak videoak,etab..en inguruan arituko naizela. Beraz, interneten aipagarriak iruditzen zaizkidan estekak itsasiko ditudala eta jarraian haien inguruko iritzia emango dudala. Beraz, 2.lan praktikoari hasiera emango diot.

Nire ustez, gaur egun, teknologiak hezkuntzarekiko daukan garrantzia izugarrizkoa dela. Teknologia etengabean garatzen dihoan zientzia da eta hezkuntzaren garapenean izugarrizko aurrerapenak ekar ditzake. Hala bada, gaur egun, ikastetxe eta ikastola askotan ordenagailuek gero eta parte gehiago hartzen dute umeen hezkuntzan eta iraganean ezinbestekoa izango da ikasteko. Horren adibide bat, unibertsitateko ikasleok gara, egun, internetik gabe ezinezkoa izango genukeelako gure ikasgaietan aurrera jarraitu; internetetik jasotzen baidugu programa guztia.

 Hau guztia esa eta gero, oso interesgarria iruditzen zait hurrengo bideoa ikustea, honetan internet 10 urte barru nolakoa izango den agertzen baida.

Lehen aipatu dudan moduan, ikastetxeetan gero eta parte gehiago hartzen dute ordengailuek, internetek hezkuntzarako daukan eskaintza handia delako; baita euskararen inguruan ere. Jarraian jarriko dudan bideoak, Elhuyar-ek, hezkuntzarako, abian jarritako jokoak erakutsiko dizkigu (blogak, youtube ez den beste orrialdetatik bideoak jartzen usten ez duenez gero, bideoa ikusteko webgunearen esteka jarriko dut):




http://www.euskaltube.com/play.php?vid=763

WEB 2.0 2004.urtean sortutako terminoa da, eta honekin, interneten bidez informazioaren trukaketan aritzen diren web zerbitzuak definitzen dira. Beraz, honek interneten garapena bultzatu du (termino honen erabilpenak interneten 2. generazio dela esan izan da) eta interesgarria iruditzen zait bere esteka jartzea:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0

Azkenik, aipatzekoa iruditzen zait Nafarroako gobernuaren webgunean aurki ditzakegun errendimendu adierazleak, D ereduko ikasleei dagokienez. Huetan, D ereduko ikasleek ikasgai garrantzitsuenetan (Euskera, Matematika eta Gaztelania) jorratzen dituzten programak ikus ditzakegu.

http://www.pnte.cfnavarra.es/planesdemejora/docs/primaria/materiales/estinfd0.pdf

Orain arte aipatutako guztia osos garrantzitsua irudatzen zait, geuk (magisteritzako ikasleok) izango baigara iraganeko irakasleak eta gure egunerokoan teknologi berrien garapena derrigorrezko izango delako, horregatik, ikasgai honetan ikasi beharrekoa oso erabilgarria izango zaigu iraganean.

16/10/2008 GMT 1

HATB- Informatika

nereacastillo @ 19:12

1. lan prkatikoa:

INFORMATIKA

1.- Gaur egun, informatika, elektronika eta telekomunikazioekin batera doala esaten da, azken bi elementu hauek gabe ezinezkoa izango litzatekeelako informatikaren garapena gauzatu. Bestalde, elektronika, informatikaren guztiz erlazionaturik dago, gaur egungo ordenagailuek elektrizitatez funtzionatzen dutelako. Gainera, informatika eta telekomunikazioen artean ere badago harreman handia. Gaur egungo telekomunikazioak informatikaren arloan oso zabaldurik daude eta interneten bidez telekomunikazioen hedapena guztiz gauzatu da.

2.- Digitalizazioa edozein informazio, formato digital batean transformaztea da. Adibidez, liburutegi bateko liburuak ordenagailu batean sartzea, horrela bere kudeaketa azkarragoa eta arinagoa izango da.

3.- Ordenagailuak seinale digitalak batekoak eta zerokoak erabiltzen ditu bere sistema binarioa delako; hau da, bi zenbaki besterik ez erabiltzen ditu: 1 (piztuta) eta 0 (itzalita). Gainera ordenagailuek kode hauen bitartez bidaltzen dute informazioa.

4.-Hardware: transistorea,sagua, Ram memoria, mikroprozesadorea, bozgoragailuak.
-Software: Macos X, Linux (windows-en antzekoa), karpeta,Adobe Reader fitxategia,Windows XP, OpenOffice.

5.- Zirkuitu Digitala: Zirkuitu elektronikoa da, hadwarak softwarea erabiltzeak uzten duena.
Ate Logikoa: EDO edo OR ate logikoa disjuntzioak inplementatzen dituen zirkuitoa da
Boolen Algebra: Georgek Boolek sortutako algebra da, gizartearen lege nagusiak azaldu zituena.

6.- Irudiak: .jpeg, .png, ilbm, png, bmp.
Soinua: aac, wav, wma, mpeg, mpg, mp3.
Bideoa: avi, mpeg, divx, flv, rar.

7.- http://www.telecomsarraf.cl/images/HARDWARE.jpg

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!