Zer da wiki bat?
Wiki bat, web-gune bat da, eta honetan aurki ditzakegun web orrialdeak erabiltzaile askorengadik aldatuak edo sortuak izan daitezke. Erabiltzaile ezberdinek testu bera konpartitu dezakete eta erabiltzaile hauek testua aldatu sortu edo ezabatu dezakete. Testu hauek edo wiki orrialdeek izenburu bakarra dute. Wiki baten izenburua edozein orrialde "wiki-an" idatziz gero, hau automatikoki esteka batean bihurtzen da eta web-gunera eramaten zaitu.
Orain arte, web-gune hauen bitartez sortutako entziklopediek izan dute ohiartzun gehien eta hauen barne dago "wikipedia" deiturikoa.
Gainera, orain arte sortutako wiki gehienek, historial bat dute, zeinetan wikiak izandako aldaketa guztiak agertzen diren eta aldatuak izandako testuak errekupera ditzakezu.
Lehenengo wikiwikiweb-a, Ward Cunninghamek sortu zuen, 1995.urtean.
Wikiren abantaila nagusia zera da: webguneak modu azkarrean sortu eta hobetu daitezkeela. Honekin jende askok testuaren edo informazio baten sorreran parte hartzea eragiten du, ez beste web-gune batzuetan bezala, erabiltzaileek ezin dituztela inolako ekarpenik egin.

Zabaldu
del.icio.us